Haziak idazle 2019
| 04 Février 2019
LEHIAKETAZ BI HITZ
2016an Euskal Haziak elkarteak ipuin idazketa lehiaketa bat sortu zuen.
Aurten lehiaketa horren 4.edizioa da. Eskola, kolegio eta lizeo elebidunetako ikasleek parte har dezakete lehiaketa horretan. Lehiaketa horretan 4 sail dira: 3.zikloa (CM1-CM2-6.), 4.zikloa (5.-4.-3.) eta 5.zikloa (2.-1.-Terminala) eta burasoen saila.
Aurtengo lehiaketarentzat, partaidetza bat egin dugu Annie Anchartechahar zaletasunezko argazkilariarekin, eta bere argazkiak erabili ditugu abiapuntu.
LEHIAKETAREN HELBURUAK:
- Ikasle bakoitza hizkuntzaren ikasketan lagundu, idatziaren ekoizpena garatuz.
- Ikaslearen irudimena eta idazteko gogoa sustatu.
- Euskaraz erakasten duten erakasleen arteko lotura indartu, lehen eta bigarren mailaren arteko elkarlana bultzatuz, zikloka lan eginez.
- Erakaskuntza katolikoko sail elebiduna argitara eman.
- Euskal Haziak elkartea ezagutarazi.
Informazio gehiago dokumentuan.

