Euskal Haziak
haziak-mintzo

Haziak Mintzo

23 Mai 2019 | AMELIA, ELENA, MIREN, AINES, MAIANA, LAURE, IBAN, XAN, TXOMIN ETA XABI

Baigorriko Donostei ikastetxeko 3.eko ikasle elebidunek sortu bertsuak, Xan Alkhaten laguntzarekin.

Doinua: Xuriko

Gerla utzi nahian

Nintzen abiatu

Ta itsaso handia

Nuen trebeskatu

Europara heltzean

Nahi integratu

Baina ez zautan nehork

Eskurik luzatu

Afrikatik uxatu

Gaitu miseriak

Utzi ditugu hango

Oihanak, mendiak

Ezagutu nahian

Pertsona berriak

Baina denek dituzte

Hetsirik begiak

Bidaia luze hori

Hain zaila, hain gogor

Helmugara heltzean

Denak ginen baikor

Etsipena uztean

Esperantza dator

Baina gure deieri

Haiek daude elkor

Familia utzirik

Gure etxeetan

Geroztik hemen gira

Guziak penetan

Gurekin mintzatzera

Jin ziren artetan

Baina herra badute

Beren bihotzetan

Guk hastean bidaia

Ginuen fedea

Untsa integratzea

Zen gure xedea

Laguntza ez ukanik

Ah zer nahigabea

Noizpait gizarte hori

Aldatuko dea?


Haziak Mintzo : Haziak Kantari

Jaz ibilaldi bat antolatu etaAldudeko eskualdean, aurtenapirilaren 14an Baxe Nafarroakoeta Xuberuko sareakkantaldi bat eman du Maulekoelizan. Egun hortan Altzai,Maule, Donazaharre, D. Garazi,Ortzaize, Baigorri eta Aldudekoeskola eta kolegioko haur elebidunakelkartu dira ManexPagolaren kantu herrikoi ederrenkantatzeko eta ohoratzeko.Ama eskolatik 3.a arte denekparte hartu dute kantatuz...

lire


Haziak Mintzo : Bertsulari berriak Aiherran

7 asteartez, Ainhoa Sarasuabertsularia gure gelara etorrida. Lehen saioan, hainbat bertsularidesberdin aipatuz (MaialenLujanbio, Amets Arzallus,Andoni Egaña, Xan Alkhat edoXalbador eta Mattin), bertsularitzazer den esplikatu digu.Gehienentzat, lehen aldia zenbertsularitza lantzen ginuela.Ondoko saioetan, errimen legeakikasi ditugu eta ondotikerrima desberdinen bila arizangira. Bertsuen...

lire


Haziak Mintzo : Eskolan ere Masajeak

2019 urte berria hasi dugu helduakbezala, masajeak egiten etaerrezebitzen. Gure andereñoenideia izan da! Eta gure aitamenelkarteak oparitu dauzku! MISSFrance elkartearen kondu ariden Laurence Cano erakasleabost astez etorri da. 15 masajeikasi ditugu izendatzen eta egiten.Hara nola, "begi-lagunak,ama-gatua, okina, koilara, kopetatorra, ile-apaintzailea, lerratzea,soka jausi, lapinaren...

lire





Contactez-nous

segurtasun kodea

Euskal Haziak
DDEC
10 Frais bidea
64115 BAIONA

+33559441623

info [A] euskalhaziak.eus