Haziak zuzenean
Urtero bezala Euskal Haziak-ek Haziak Zuzenean ekitaldia antolatzen du. Aurten 22.edizioa izan da eta maiatzaren 14, 16 eta 17an iragan da.
| 2024ko Ekainaren 19a
Zer da?
Elkarretaratze huntan parte hartzeko gure sareko eskolek euskarazko ikuskarri bat prestatzen dute gelan. Gero ikusgarri egunean beste eskolen aintzinean aurkezten dute. Horren egiteak ahozkoa eta ulermena lantzea permititzen du.
Gureelkarteak logistika guzia antolatzen du eta haurren joan-etorriak finantzatzen ditu.
Nun zen?
Asteartean Hazparnen, Haritz barne gelan.
Ostegun eta ostiralean Kanbon, AIEC gelan.
Aurten 29 ikusgarri izan dira eta ekitaldiak 595 pertsona bildu ditu 3 egunetan. 13 eskolek eta kolegio batek parte hartu dute.



