Euskal Haziak
hazparneko_lurraldea_irisarriko_ateraldia_

Hazparneko lurraldea : Irisarriko Ateraldia!

| 2019ko Maiatzaren 21a

Maiatzaren 21ean, Hazparne sareko hirugarren zikloko haurrek eguna elgarrekin pasatu dute.

Lehenik, Baigorrin, JOKOBERROA etxea bisitatu dute, Aparain Errekako auzogunean. Etxe hori hamalaugarren mendean jadanik hor zen. Etxearen zati desberdinak ezagutu dituzte: lorioa, ezkaratzea, barrukia, sabaia eta ganera, sukaldea (supazter eta xurrutarekin) eta sularda.

Ondotik, Irisarrirat joan dira OSPITALEA etxea bisitatzeko. Hor ere lehengo zatiak atxeman dituzte berriz.

Plazan bazkaldu eta, pilotan aritu dira eta egitaraua segitu dute joko pista batekin Irisarriko idazkunak aurkitzeko. Idazkun gehienek etxe baten jabeen xehetasunak ematen dituzte: eraikuntzaren data, senar-emazten izenak, harginaren izena, sinboloak…

Ondotik, etxeen toponimiari buruz lan egin dute. Lehen, norbaitek etxe bat eraikitzen zuelarik, izen bat emaiteko, begiratzen zuen zer bazen etxearen ondoan. Joko bat egin dute: bakoitzak bazuen etxe baten izena eta maketa batean, etxea gune egokian kokatu behar zuen.

Azken aktibitatean, lehengo famili baten haurrideen bizia antzeztu dute: premua, serora, apeza, neskatoa, artzaina…

Egun zinez betea eta goxoa pasatu dute!




Haziak Kantari 2019

Jaz ibilaldi bat antolatu eta Aldudeko eskualdean, aurten, Apirilaren 14ean, Baxe Nafarroko eta Xiberuko sareak kantaldi bat eman du Mauleko elizan.

irakurri


Gurekin harremanetan sar

segurtasun kodea

Euskal Haziak
DDEC
10 Frais bidea
64115 BAIONA

+33559441623

euskalhaziak [A] gmail.com