Euskal Haziak
ecole_de_saint_jean_de_luz_janvier_2022

Ecole de Saint jean de luz- Janvier 2022

| 20 Avril 2022

Zumeta artista ama eskolan

Urquijo ama eskolako haurrek Ainara Oskoz arte plastikozko animatzailearekin lan egin zuten gan den azaroan. Saioak Jose Luis Zumeta euskal margolari eta eskultoreari buruzkoak izan ziren. Estilo abstraktu eta koloretsuak inspiratu zituen gure artista txikiak. Haurrek formak eta koloreak erabiliz, anitz gauza adierazi zituzten. Horretarako hainbat teknika erabili zituzten, hala nola kartoiaren gaineko kolaketa, lauzadura gaineko tinta eta buztinezko eskultura.

Osasun egoera gora behera, gustura erakutsi zituzten lanak aire zabaleko erakusketa batean.

Web irrati bat eskolan!

Aurtengo berritasun handia: Jérôme Gaillard astelehen eta astearte guziz eskolara heldu da web irratia kudeatzera. Ikasleek beste manera batez komunikatzeko parada dute. Ama eskolako, lehen mailako eta kolegioko haurrek, emankizunak prestatzen dituzte erakasleen laguntzarekin eta Jérômekin grabatzen dute. Hor bertan ipuinak, kantuak, jokoak, emankizun zientifikoak eta abar… urquijo.fr/web-radio entzuten ahalko dituzue!

Donibane Lohizuneko Urquijo eskola


Ecole de Saint Pierre d'Irube- Avril 2022

Kamishibaia korrikari buruzCP, CE1, CE2, CM1-ekin Korrikari buruzko ipuin bat idatzi dugu euskaraz.Horrez gain, ikasle bakoitzak ipuinaren pasarte bat ilustratu zuen orri erraldoi batean, Kamishibai (antzerki japoniar txikia) bihurtu genuena.Kontu hau irakurtzen landuko dugu, beste klaseen aintzinean ikuskizun polit bat egiteko eta...

lire


Haziak Mendian Erreportaia 2022

Badu zonbat urte, Baxe Nafarroko eta Xiberoko sareak antolatzen duela Haziak Mendian ekimena. Joan den urtean anulatua izan zen Covida modan bait zen baina aurten joan den urteko moda pasatua da eta mendirajoaiteko gogoa asetzen ahal dugu denok.Martxoan berriz aktibatu zen sarea eta aldi batez elkartu ginen Donazaharreko San Mixel eskolan. Jadanik jendea hor zen prest eta motibatua...

lire


Ecole d'Ascain- Avril 2022

Eskultura proiektuaGure eskultura proiektua hasteko, Ludovic zizelkaria etorri zaigu gelara.Irakutsi dauku nola igeltsua moldatu, gero nola egurra zizelkatu eta ondotik bakotxak buztina zizelkatu dugu.Ze esperientzi ederra, loriatu gira! Milesker Ludovic!!Ondotik eskultura proiektua segitu dugu Alberto Giacometti deskubrituz, eta bereziki "l’homme qui...

lire


Collège d'Hendaye- Mars 2022

SEIGARRENAK FILM LABURREN BIKOIZKETANHendaiako Saint Vincent kolegioko seigarreneko ikasle elebidunek oso proiektu interesgarria egin dute. Herri Elkargoak koordinatutako proiektu honen kari, azaroan ikasle guztiak Baionako Atalante zinemara joan ziren, film labur sorta bat ikustera.Horren ondotik, arizale profesional bat, sei astez, kolegiora etorri da eta ikasleek film hauetako...

lire


Ecole d'Hasparren- Mars 2022

Azaroaren 19an, goizarekin, Sarde Sardexka elkartea eta Itzuli konpania Hazparneko Santa Teresa eskolara jin dira “Erromako zubia” ipuin musikatu baten aurkeztera. CP, CE1 eta CE2ko ikasle elebidunek parte hartu dute ikusgarri honetan. Euskal Hazia elkarteak du goiz hori antolatu eta ikusgarria baino lehen haurrek tailer batzuetan parte hartu dute:“Elikadura eta...

lire


Ecole d'Espelette- Mars 2022

Munduko egoera triste da denek entzun dugu Ukrainian pasatzen dena.Gure erakasleekin Ukrainia kokatu dugu eta ikusi dugu ez dela hain urrun. Aipatu dugu zer pasatzen den han eta jendeak nola bizi behar ziren, Batzuk metroan edo aparkalekutan lo egin behar dute, bestek ihes egiten dute haien puxkak orroitzapenak han utziz, Bestalde gizonek 60 urte arte han gelditu behar dira haien herria...

lire


Ecole de Biarritz- Février 2022

Santa Agate MiarritzenOtsailaren 3 an, Santa Agate ospatu dugu. Miarritzeko 2. eta 3. zikloko ikasle elebidun guziekin, baita ere ikastolako haurrekin, karriketan ibili gira. Kantatuz, hiria animatu dugu jendeeri euskara zalbaltzeko. Etxez etxeko tradizioa segitu dugu, leku berezi batzuetan geldituz kantatzeko goxokien kontra. Arroka kantu taldea gurekin zen gure gidatzeko eta...

lire


Ecole de Mouguerre- Février 2022

Bost zentzumenak piztu!Mugerreko ama eskolako haurrek 5 zentzumenak landuko dituzte, urtean zehar.Irailean, entzumenarekin hasi dira, soinu jokoekin baliatuz eta gero “hartza ehizatzera” ipuinaren istorioa grabatuz. Azaroan, usaimenarekin segitu dute. Begiak hetsirik, janari batzuk behar zituzten usaindu eta gero izendatu.Hala nola deskubritu dute...

lire


Collège de Mauléon- Février 2022

Kolegioan kirola garrantzitsuaGure San Frantses kolegio Mauleko hirian kokatzen da.Ikasle hanitx jiten dira hürrüntik 3 kirol sekzio eskaintzen baitütügü.Lehenik zaldia, Idauze Mendiko zaldiketa zentroari lotürik. 27 ikasleek formakuntza hori haütatü düe, egün oroz zaldia egiten düe.Karate sekzioena ere badügü. 12 gaztek hautatü düe...

lire


Contactez-nous

segurtasun kodea

Euskal Haziak
DDEC
10 Frais bidea
64115 BAIONA

+33559441623

euskalhaziak [A] gmail.com