Donibane eskola- Urtarrila 2022
| 2022ko Apirilaren 20a
Zumeta artista ama eskolan
Urquijo ama eskolako haurrek Ainara Oskoz arte plastikozko animatzailearekin lan egin zuten gan den azaroan. Saioak Jose Luis Zumeta euskal margolari eta eskultoreari buruzkoak izan ziren. Estilo abstraktu eta koloretsuak inspiratu zituen gure artista txikiak. Haurrek formak eta koloreak erabiliz, anitz gauza adierazi zituzten. Horretarako hainbat teknika erabili zituzten, hala nola kartoiaren gaineko kolaketa, lauzadura gaineko tinta eta buztinezko eskultura.
Osasun egoera gora behera, gustura erakutsi zituzten lanak aire zabaleko erakusketa batean.
Web irrati bat eskolan!
Aurtengo berritasun handia: Jérà´me Gaillard astelehen eta astearte guziz eskolara heldu da web irratia kudeatzera. Ikasleek beste manera batez komunikatzeko parada dute. Ama eskolako, lehen mailako eta kolegioko haurrek, emankizunak prestatzen dituzte erakasleen laguntzarekin eta Jérà´mekin grabatzen dute. Hor bertan ipuinak, kantuak, jokoak, emankizun zientifikoak eta abar… urquijo.fr/web-radio entzuten ahalko dituzue!
Donibane Lohizuneko Urquijo eskola

