Ecole de Mauléon- Fevrier 2022
| 20 Avril 2022
Egüberri kari, gela bakotxeko haurrek apaindüra bat prestatü düe.
Ama eskolako haurrek punpulak sortü dütüe izeia apaintzeko.
Aldiz, CP-CE1ekoak aingürü bat egin dütüe eta CE2-CM1 ekoak kantatzen düan gizonttto bat.
Horren egiteko, gure eskü ttipiak baliatü dütügü: tindatze, margotze, pikatze eta kolatze!
Ez da beti erres izan: adibidez, CE2 eta CM1eko haurrek nekeziak üken dütüe gizonttoaren bürükoa egiteko… Bena denek lortü düe! Motibazione handi batekin oro egiten da!
Denak gure Egüberriko opari ejerraz izigarri fier eta kontent ginen! Zer plazerra etxea apaintzea sortü dügün tresna batekin!

