Euskal Haziak
euskaraldiko_ikusgarria

Euskaraldiko Ikusgarria

Aiherrako Eskola Libroa, Beskoitzeko Jondoni Bixintxo eta Hazparneko Santa Terexa eskoletako ikasleak

| 07 Décembre 2020

Lorea eta Mattin jostaldian dira.


MATTIN: Tu veux jouer à cache-cache?

LOREA: Errazu! Jadanik ahantzia duzu? Euskaraldia da! Eta zu gainera ahobizi zira! Beraz lehen hitza euskaraz!

MATTIN: Ah bai egia! Ahantzia nuen! Usai tzar hori hartu dut! Beti frantsesez hasten niz! Hori aldatu behar dut!

LOREA: Badakizu nik Euskara ulertzen eta mintzatzen dutala! Gelan beti euskaraz mintzatu behar dugu, beraz kanpoan ere euskarazsegi dezagun!

ERAKASLEA: Tenorea da!

MATTIN: Sarri elgar ikusten dugu?! Ene etxera heldu zira?

LOREA: Herriko plazan iraganen den ikusgarrira joango nuen. Zure etxe azpiko bide juntan elkartzen gira eta bizikletez bagoaz?

MATTIN: Oooh bai! Ideia bikaina!

Mattin eta Lorea herriko plazara heltzen dira.

LOREA: Oh begira Unai eta Peio hor dira!

MATTIN: Patxi, Leire eta Idoia ere hor dira! Iepa! Untsa zizte lagunak?

UNAI: Bai eta zuek?

LOREA: Bai, bai milesker! Zuek ere hunara jinak?

PATXI: Bai. Ze jendea den!

PEIO: Ikusi duzue? Ikusgarria euskaraz izanen da!

UNAI: Bai bikaina da hori!

PATXI: Euskara, eskolatik kanpo ere entzuten ahalko dugu!

LEIRE: Talo bat jaten dugu aintzin?

IDOIA: Bai, ni edatekoen xeka banoa!

PATXI: Talorik ez enetako milesker.

Leire taloen xeka abian da.

LEIRE: Gau on! Nahi nituzke 6 talo otoi: 3 xokoletarekin, 2 gasnarekin eta misto bat.

Leire eta Idoia berriz heldu dira besteengana.

IDOIA: Horra zuen edatekoak!

LEIRE: Horra zuen taloak!

DENAK: Milesker!

Ikusgarria laster hasiko da. Beraz jan eta, haurrak abian dira jartzerat.

PEIO: Lehen aldia da zirko bat ikusten dutala euskaraz!

UNAI: Enetako berdin. Ez dut sekulan zirkorik ikusi euskaraz. Ze xantza dugun!

PATXI: Ixo! Kasu, ikusgarria hasiko da.

PRESENTATZAILEA: Gau on deneri, ikusgarri huntan, denetarik ikusiko duzue: abere ttipiak, abere haundiagoak eta ere sorpresa ttipi bat...

MATTIN: Zuen ustez, zer izaiten ahal da sorpresa?

LOREA: Ene ustez pailazo ainitz izanen dira!

IDOIA: Behar bada akrobata bat izanen dela!

PEIO: Nik pentsatzen dut uztai bat sutan izanen dela eta tigre batek salto eginen duela uztai horren barnean!

LEIRE: Edo behar bada publikoko norbait gonbidatuko dutela eszenaren gainean….

Ikusgarria hasten da: haurrak loriatzen dira. Elefanteak, panterak, lehoinak eta suge batzu ere bai ikusten dituzte. Zer izanen ote da sorpresa?

Bi pailazo arribatzen dira. Batek bola bat pusatzen du bestea bolaren gainean delarik.

PIRRITX: KasuPorrotx! Sobera fite ari zira! Ooooo, hala! Lurrean niz orain! Zure falta da!

PORROTX: Ez da egia! Ikusi dituzu zure zapatak? Metro bat luze dira! Ez da estonatzeko ez zirela bolaren gainean ibiltzen ahal!

PEIO: Begira Lorea, arrazoin du, ikusi dituzu bere zapatak? Handiegi dira!

Leire: Bai, bainan jadanik ikusiak ditut bi pailazo horiek, beti bat bestearen kitzikan ari dira!

PIRRITX: Biziki ederrak dira nere zapatak! Badakizu, laster Eguberri da. Gorriak eta dirdiratsuakdira, hortarako ezarri ditut! Ez duzu batere gusturik!

PORROTX: Ze? Ez dutala batere gusturik? Zer uste duzu, moda ezagutzen dut nik! Parisen izana niz!

PIRRITX: Parise! Parise! Zer erran nahi duzu? Ez dugula moda ezagutzen Euskal Herrian? Baditugu kalitatezko kreatzaileak hemen, Parisekoak bezain onak, hobeagoak ere bai!

PRESENTATZAILEA: Kontuz kontuz Pailazoak! Hor gira denak momentu goxo baten pasatzeko. Bakoitzaren gustu eta koloreak ez dira hemen eztabaidatu behar!

Ez baitzirezte konpontzen, magoa deitu behar dugu.

Magoa arribatzen da. Bi laguntzailek segitzen dute eta kaiola handi bat pausatzen dute eszenaren erdian.

MAGOA: Pirritx eta Porrotx! Ez zirezte sekulan zentzatuko! Hortarako preso ezartzen zaituztet kaiola hortan!!

IDOIA: Gaixo pailazoak!

PATXI: Ez da xuxen… Irringarriak ziren…

UNAI: Zigorra ez da baitezbada hain azkarra. Magoak baluke behar bada beste ideiarik. Ez da gaixtoa.

Magoak bi pailazoak preso ezartzen ditu eta oihal bat pausatzen kaiola gainetik. Musika misteriotsu bat entzuten da eta argiak pixkanaka itzaltzen dira berriz hemeki hemeki pizteko.

MAGOA: Entzun denak! Pailazoak igorri ditut kalmatzerat. Huna orain horien ordainak!!

Oihala altxatzen du eta pailazoen orde Olentzero eta Bizar Xuri kaiolatik ateratzen dira.

OLENTZERO eta BIZAR XURI: Gau on deneri!

OLENTZERO: Jakin dugu bazirela hemen ongi portatu diren haurrak. Hortarako opariak ekarri ditugu eta goxokiak eta mandarinak banatuko ditugu!

PRESENTATZAILEA: Hori bai sorpresa ederra! Dena ongi bukatzen da! Espero dugu ikusgarria gustukoa izan duzuela. Milesker etorririk eta bestaldi bat arte!

MATTIN: Zein ongi zen!

Lorea: Bai, ikusgarria bikaina izan da, eta euskaraz! Agian laster beste bat izanen da!


Aiherrako Eskola Libroa, Beskoitzeko Jondoni Bixintxo eta Hazparneko Santa Terexa eskolak



LIVRETS DE COLORIAGE EUSKAL HAZIAK: le cadeau de Noël pour petits et grands

SOUTENEZ EUSKAL HAZIAK 🎄🎄En collaboration avec Yoana Diaz et les éditions Kilika, nous vous proposons des livres de coloriage sur la thématique de la mythologie basque.Adaptés aux enfants assez grands (les dessins sont fins et détaillés) comme aux adultes! Les images sont magnifiques! En bonus à l'intérieur: les textes des gagnants du concours d'écriture que nous...

lire


Haziak Bertsotan 2022

Final du travail autour du Bertsu au collège St Michel de Cambo. Grâce à l’appui de leur professeure et la venue de jeunes Bertsolari, les élèves ont pu assister à un vrai bert’Show.

lire


Haziak Dantzan 2022

Journée rencontre sur le réseau Errobi. Les élèves des collèges St Michel et SFX, et ceux du lycée St Jo se sont retrouvés autour de la danse et la culture basque.

lire





Xalbat

Euskal Haziak Elkarteko bulegoa

Uztailaren 8an Itsasun

lire


Garai berri bat!

Euskal haziak et l’enseignement Catholique accueillent avec soulagement le vote hier à l’Assemblée Nationale de la loi actant la reconnaissance officielle des langues régionales en France.Merci au député Paul Molac, et aux élus locaux (V. Bru, M. Brisson…) d’avoir su faire entendre ce besoin de reconnaissance. une nouvelle ère commence!...

lire



Contactez-nous

segurtasun kodea

Euskal Haziak
DDEC
10 Frais bidea
64115 BAIONA

+33559441623

euskalhaziak [A] gmail.com