Ate idekitzeak Ortzaizeko eskolan
27 Février 2020 | IDAZLEAK: GAIZKA, NOAH, MANON, LAURA, ELAIA, SANAA, ELLANDE, MAIANA ETA ISAAC. ORTZAIZEKO SAN MIXEL ESKOLA
Otsailaren 8-an hainbat eskoletan ate idekitzeak ziren. Guk ere, Ortzaizeko San Mixel-eko ikasleak eta erakasleak gure eskoleko ateak zabaldu ditugu guraso ohieri eta berrieri 9 etatik 12 ak arte.
Ate idekitze hauentzat gure eskola presentatu dugu guraso berrieri eta gelan egiten dugun lana erakutsi dugu gure gurasoeri.
Ikasle bakotxak ardura bat zuen, bi ikaslek gurasoeri ongi etorria egiten zuten, ondotik gurasoak jartzen ziren eta beste bi ikaslek paper bat eta arkatz bat banatzen zuten. Diktaketa hasten ahal zen! Bi ikaslek diktaketa irakurri dute gurasoeri eta ondotik ikasle batek arbelan dikaketa hori huts ainitzekin idatzi du. Helburua, denek elkarrekin zuzentzea.
Ondotik, bi ikaslek matematikako eragiketa batzu eman diete, biderketak eta zatiketak. Gurasoak ohartu dira ze ongi den kalkulagailua!
Burumuina ongi berotu eta hiru taldetan banatu gira eta hiru atelier esberdin egin ditugu:
Sukaldaritza
Mahain jokoak
Elkarlaneko jokoak
Atelier hauetan, ikasleek, gurasoeek eta erakasleek parte hartu dute.
Goiz hori bukatu dugu sukaldaritzan egindako jakiak janez aperitifa alaitu baten inguruan. Aukera polit bat izan da denek elkarrekin momentu goxo bat pasatzeko, gure eskola ezagutarazteko eta gure eguneroko lana presentzatzeko.