Krakada garbiak San Frantses eskolan
19 Décembre 2019 | URRUà±AKO ESKOLAKO IKASLEAK
Aurten gure eskolan "Eko-Eskola" proiektua egiten ari gara. Janariari buruz lan egiten dugu. Lau helburu ditugu:
-janaria ez xahutzea,
-hemengo produktuak gero eta gehiago jatea,
-bazkaria orekatuak eta osasuntsuak egitea
-hondakin gero eta gutxiago botatzea.
Hasteko gure krakadak aldatu ditugu: jostaldietan fruituak eta konpotak bakarrik jaten ditugu. Ez dugu kutxatu nahi orduan gutarik zenbaitek konpota kutxa batean ekartzen dute eta etxean garbitzen dute berritz erabiltzeko. Besteek konpota xahakoak zikinontzi berezi batera botatzen dituzte birziklatzeko.
Ama eskolan, fruitu azalak konpostontzian ematen ditugu.
Lehen urratsa da bainan bidean gaude!

