Lasterka kirola
14 Novembre 2019 | HENDAIAKO SAN BIXENTE ESKOLAKO CM1 IKASLEAK
Pasa den azaroaren 8an, Behobia / San Sebastián lasterketa izan zen. Mugan bizi direnentzat, ekitaldi garrantzitsu eta jendetsu bat izaten da urtero. Atletismoa, eskolatik kanpo baita barnean inportantzia gero eta indartsua dauka. Gure klasean bezala, kirol momentuetan, ez dira futbol kamisetak bakarrik ikusten baizik eta inguruko atletismo taldeenak ere! Ikasturte hastapenetik, lasterketari buruzko ziklo bat bururatu dugu. Hiru ardatz nagusiz konposatua zen: iraupena (bakoitzak denbora bat kontratatzen zuen eta errespetatzeasaiatzen zen);errelebo lasterketak (lasterka kolektiboa, estresantea bezain dibertigarria) eta abiadura lasterketa (kronometratuta, teknika indibidualki landuz ehunenak murriztea saiatu gara guztiok). Hurrengo urterako seguru prest izango garela Behobia/San Sebastián txiki irabazteko!