Baigorri Donosteitik Kaliforniara
07 Novembre 2019 | ELLANDE, KATTALIN, BALENTIN, ANDONI, GORKA, LEONI, OIHANA.
Gure proiektua Donostei Giants deitzen da. 2021 eko urrian joanen gira Kaliforniara bi asterentzat. 15 ikasle eta 3 irakasle izanen gira. Lehen astea San Frantsiskon pasatuko dugu hango leku eta monumentuak bisitatuz. Bigarren astean Sacramentorat joan beharrak gira hango kolegio batean korrespondente batzuk baititugu. Jadanik gutun batzuk igorri eta errezibitu ditugu. Guk inglesez idazten diegu eta haiek frantsesez erantzuten daukute. Proiektuaren diruztatzeko ekitaldi frango egiten ditugu: talo saltze, pilota partida, pizza gaua…
Biziki kontent gira eta presatuak beste kontinente baten deskubritzea. Batzuk familiakoak ere ikusiko ditugu han. Proiektua aitzinatu arau, berriak emanen dizkizuegu gure abentura segi dezazuen!