Aldaketak Aiherrako eskolan
24 Octobre 2019 | AIHERRAKO SORTZEZ GARBIKO LEHEN, 2, 3, 4 ETA 5.URTEKO IKASLEAK
Ikasle berri ainitzeri ongi etorria egiteaz gain, gure eskolan aldaketa frango izan dira.
Ikasgela berri bat ukan dugu eta gure lehengoa, kirola egiteko sala bat bilakatu da. Ttipien gelan ziren arrainak errekuperatu ditugu. Orain, liburutegi handi bat badugu. Hobeki da gure tailer guziak untsa altxatzen ahal baititugu eta ondorioz baldintza onetan lan egiten dugu. Lan autonomoentzat leku gehiago badugu eta material berria badugu. Aurten, eskolako antolaketa aldatu baitugu, egunero euskaraz eta frantsesez ikasten dugu.
Proiektu eder ainitz baditugu. Ondoko asteetan, gehiago aipatzen ahalko ditugu …
Egon prest, laster gehiago jakiten ahalko baituzue!

