Haziak Mintzo
4L Trophy: Nemobile basamortuan
26 Septembre 2019 | MAURICE HARRIET HALTSUKO ESKOLAKO CE2-CM1-CM2 IKASLEAK
Jaz, Vincent etorri zen eskolarat.
Bere proiektua esplikatu
dauku: auto lehiaketa batean
parte hartu eta Marokoko haur
pobreak lagundu. Helburua
zen ahal bezain kilometro guti
egitea eta eskolako tresnak
ekartzea Marrakech-erat.
Vincent Moncade gidaria da
eta Carl De Sousa Trias kopilota.
Bikoteak balentriak egin
ditu: 58. 1200 auto zirelarik!
Estudiantea etorri zen Haltsurat:
4L autoa sartu da jostalekuan,
aterpean. 4L barnean
goititu gira bederazka. Polita
zen: bi begi lodi ditu, Nemo
arraina bezala. Horregatik gidariak
bere autoa "Nemobile"
deitu du.
Hameka egunez, behar zen
Miarritzetik abiatu, Espainia
osoa zeharkatu eta Marokoko
pistetan ibili Marrakech-eraino.
Heldu den urtean, 2020ko
otsailaren
19an eta 20an, 1500
Renault 4L metatuko dira.
Algeciras hirian (Andaluzian)
itsasontzi bat hartuko dute
Mediterraneo itsasoa zeharkatzeko
eta Afrikako bideetan
gaindi ibiltzeko.
Gure ikasgelan, batzuk nahi lukete
auto lehiaketa egin, mekanika
maite baitugu, basamortuak
eta kameluak ikusteko,
paisaia ederrak begiratzeko.
Aldiz, bertze batzuk ez lukete
egin nahi, mekanika ezagutu
behar baita, kario baita eta
basamortuan ibili behar baita.
Dena den, ongi zen Nemobile
autoa pasatu delarik Haltsuko
plazatik.

