Euskal Haziak

Haziak Mintzo : Haziak Kantari

2019ko Maiatzaren 16a | EUSKAL HAZIAK

Jaz ibilaldi bat antolatu etaAldudeko eskualdean, aurtenapirilaren 14an Baxe Nafarroakoeta Xuberuko sareakkantaldi bat eman du Maulekoelizan. Egun hortan Altzai,Maule, Donazaharre, D. Garazi,Ortzaize, Baigorri eta Aldudekoeskola eta kolegioko haur elebidunakelkartu dira ManexPagolaren kantu herrikoi ederrenkantatzeko eta ohoratzeko.Ama eskolatik 3.a arte denekparte hartu dute kantatuz edomusikan arituz. Entzun ditugu:Urtxintxak oihanean, Ardiaklerro lerro, Kanta aberria, Jotxistua… Kantu guzi horiekoihartzun eder bat ukan duteMauleko eliza betean.Bigarren parte batean, PantxoaCarrere eta bere musikarieknahasi dituzte Manex Pagolarenkantu ezagun batzuk ereeta haien CD berriaren kantuak.Kantaldia giro eder bateanbukatu da denak elgarrekinkantatuz, Pantxoa, ikasleak,burasoak eta publikoa.Proiektu hori prestatuz etaparte hartuz, ikasleek euskaragelatik atera dute, errepiketanbeste eskolako haurelebidunekin euskaraz mintzatuzeta momentu goxo batpasatuz familiekin eta lagunekineuskararen eta kulturareninguruan.Kantaldi horren bidez ere,Euskal Haziak elkarteak sustengatunahi ditu berriki idekidiren sail elebidunak Maulekoeskola eta kolegioan.Ondoko hitzordua maiatzerditsuan izanen da Urruà±an,eskola desberdinetako haurrakberriz kurutzatuko diraHaziak zuzenean astea kari.






Ate idekitze eguna 2026ko urtarrilaren 31n

Urtero bezala ate idekitze egun amankomun bat antolatzen dugu gure sareko ikastetxeendako. Gure elkarteak komunikazio euskarriak eskaintzen dizkie eskolei (banderolak, afitxak ...). Hor duzue 2026ko urtarrilaren 31n parte hartuko duten ikastetxeen zerrenda. Orotara 37 ikastetxe izanen dira:

irakurri






Gurekin harremanetan sar

segurtasun kodea

Euskal Haziak
DDEC
10 Frais bidea
64115 BAIONA

+33559441623

euskalhaziak [A] gmail.com