Collège Maiorga - Mai 2022
| 24 Juin 2022
Mayorgako Kolegioko artikulua
Otsailez geroz Bertsolaritza tailerrak jarraitzen ditugu Xan Alkhat Bertsolarien Lagunak elkarteko erakaslearekin. Astean behin, animatzaileak deskubriarazten dauku bertsolaritza zer den ariketa, joko, bideo edo jarduera ezberdinen bitartez, eta euskal sorkuntzan, duen leku garrantzitsua.
Gehienek frango guti edo urrunetik baizik ez dugu ezagutzen bat bateko poema kantatzeko arte hori eta interesa piztu zaigu gaurko gaiak direlako edo gure adin bereko gazteak ikusten baititugu txapelketetan.
Gelan taldeka ala binaka, gai amankomun bati buruzko bertsoak idatzi behar ditugu, azken puntutik hasiz, errimak eta bortxak errespetatuz, eta kantatu ikaskideen aitzinean. Hastapenean iduritzen zitzaigun ezinezkoa zela, ez zela joko errexa izanen bainan saio batzuen buruan bertso batzu gauzatu ahal izan ditugu.
Kolegioko ikusgarrirako, binaka, denen artean bertso sorta bat idatzi beharko dugu eta kantatu gure ikaskide guzien aintzinean.
Maiorgako 3.eko ikasle elebidunak

