Collège Etxekopar- Avril 2022
| 24 Juin 2022
Etchecopar Kolegioko artikulua
Apirilaren 8an, Donapaleuko AEK-k antolatu zuen KORRIKA TTIPIAn parte hartu genuen.
Lehenik 3. eta 4. mailetako ikasleok lasterkaldia abiatu genuen, guretako batek lekukoa Amikuze kolegioko ikasle batekin partekatuz. Gero, 5. eta 6.ekoen aldia izan zen korrikalarier juntatzea. Ondotik, pixkanaka-pixkanaka, Amikuzeko eskola elebidunetako eta ikastolako ikasleak sartu ziren ere. Denek elgarrekin Donapaleuko itzulia egin genuen giro biziki onean eta aro ederrak lagundurik.
Ekitaldiaren bukatzeko merkatu estalian bildu ginen denak atsaskari on baten partekatzeko eta eskola bakoitzak prestatu zuen kantua edo dantza aurkeztu zien besteer.
Etchecopar kolegioko 4. eta 3.eko ikasleak