Ecole d'Urrugne- Avril 2022
| 24 Juin 2022
Ihauteri eskolan
Otsailaren 18an, ihauteri ospatu genuen eskolan.
Denok mozorrotuak etorri ginen eta besta handi bat egin genuen.
Klase bakoitzak dantza bat aurkeztu zuen eta ondoren Zan Pantzar epaitu eta erre genuen.
Hona bere auzia.
Zan Pantzar, jostatzen zara klasean, gurekin mintzatzen zara,
kopiatzen duzu eta etxeko lanak ez dituzu egiten!
Kaierak eta liburuak urratzen dituzu! Desobeditzen duzu eta gu zigortuak gara zure faltaz!
Kanpoan gure baloia blokatzen duzu aterpean! Gure elastikak eta gure sokak hausten dituzu, ezin dugu jostatu! Aski da!
Gaiztoa zara: besteak jotzen eta pusatzen dituzu jostaldian! Besteetaz trufatzen zara!
Paperak lurrera botatzen dituzu!
Kantinan janaria botatzen duzu!
Azietak puxkatzen dituzu!
Ura ematen duzu janarian! Higuingarria da!
Gainera aurten ere, covida bada eta maska eman behar dugu klasean eta kanpoan! Test anitz egin behar ditugu! Aski da!
Zan Pantzar zigortuko zaitugu, erreko zaitugu!
Zan Pantzar sutara! Zan Pantzar sutara!