Collège d'Ustaritz- Avril 2022
| 20 Avril 2022
Mià±an eta Amets Arzallus SFX ikastetxean
Euskarako gelan, Mià±an liburua irakurri genuen. Honek Afrikatik Europara etorri mutiko baten ibilbidea azaltzen du. Ibrahima Baldek ez zuen baitezpada Europara etorri nahi bainan bere anaiaren bila abiatu zen Gineatik eta Irungo harrera zentrora iritsi zen. Han egin zuen Amets Arzallusen ezagutza, eta elgarrekin liburu hau osatu zuten, nahiz eta hasiera batean pentsatua ez izan.
Gelan liburuaren irakurketa bukatu bezain laster, Amets Arzallus idazle eta bertsolaria ikastetxera etorri zitzaigun gure galderei erantzuteko. Hor Ibrahimaren azken berriak ukan genituen. Gaurregun Madrilen da eta mekanika ikasten ari da. Beti bere asiloaren itxaroten ari da. Amets eta Ibrahima beti harremanetan dira eta Ibrahimak harremanak ditu ere bere ama eta arrebekin.
Topaketa hori interesgarria izan da, gauza asko ikasi ditugulako. Gainera bere bertsolari gaitasunak erakutsi dizkigu, saioa bukatu duelako bertso bat eginez, guk eman oinekin.
"Nahiz eta libre ibiltzen diren txanponak eta usoak,
Pertsonak ezin zeharkaturik itsaso eta basoak,
Zerbait ulertu beharko luke behingoan mundu osoak,
Sufrimenturik latzenak bihur daitezen une goxoak,
Ukraniar ta afrikarrentzat zabal ditzagun besoak."
4Bko ikasleak

