Ecole de Cambo- Avril 2022
| 20 Avril 2022
Kantari ospetsu bat eskolan
Aurten, eskolan, munduko musika eta kantuen inguruan lan egiten dugu. Ostegun guziz, Philippe Alborren laguntzarekin, Afrikako, Asiako, Europako kantuak ikasten ditugu, Euskal Herrikoak ahantzi gabe.
Jakin izan nahi dugu nola asmatuak diren kantuak. Horretarako, Patxi Garat kantaria eskolara etorri da bere lanaren aurkeztera.
Nor da Patxi Garat? " Star Academy" emankizunean parte hartu duen euskal kantari bat da. Lehengo frantses kantu ezagun batzuk euskaratu ditu eta " Patxi en Basque" CD-an grabatu ditu. Kantari famatu batzuendako (Louane, J B Monnier....) kantuen hitzak idazten ditu. Eskolarat etorri delarik " Ilargiari galdegin", bere diskatik kantu bat eskaini diogu.
Arratsalde goxo bat pasatu dugu Patxirekin. Orroitzapen gisa, bere izenpedurarekin etxerat itzuli gira.
Kanboko Andra Mari eskola

