Haziak Mendian Erreportaia 2022
| 20 Avril 2022
Badu zonbat urte, Baxe Nafarroko eta Xiberoko sareak antolatzen duela Haziak Mendian ekimena. Joan den urtean anulatua izan zen Covida modan bait zen baina aurten joan den urteko moda pasatua da eta mendirajoaiteko gogoa asetzen ahal dugu denok.
Martxoan berriz aktibatu zen sarea eta aldi batez elkartu ginen Donazaharreko San Mixel eskolan. Jadanik jendea hor zen prest eta motibatua zerbait elkarrekin sortzeko eta antolatzeko. Bilkura batekin bakarrik aski izan zen afera martxan ezartzeko eta hitzordua emana izan zen Apirilaren 3ko igandean Jatsuko mendietan.
Baina patatra! Apirileko lehen egun horietan elurra agertu zen Euskal Herrian eta bazterrak xuritu zituen. Korrikalariak bezain ausartak izan ginen eta gure mendi ibilaldia mantentzeko erabakia hartu ginuen. Nahiz eta elurra maramara ari zela, gure antolatzaile batzuek ibilaldiaren prestaketa egin zuten larunbatean xendra xurituetan. Ibilaldi bat markatzea ez bait zen aski, hiru ibilaldiren balisaketa egin zuten biharamunean dena prest izaiteko.
Igande goizean beraz, eguzkia ez zen oino atera eta deia lehen mendizaleak hor ziren haien izen emaitea egiteko. Izena, herria, telefono zenbakia eman, kafetto bat edan eta jo tontorrera! 2 ordu terdiz 125 parte hartzaile pasa ziren haien izena ematea. 10, 17 edo 24 kilometroko ibilaldia hautatu zuten 89 heldu eta 36 haur edo gaztek! Eta gazteenak 4 urte zituen soilik, gora gazteria!
Ibilaldiaren ondotik eta ibiltari guziak kondatu ondoren, denak ostatua edo taloen inguruan elkartu ginen. Hotza eta akidura hor zen batzuentzat, baina denentzat momentu goxo eta bero bat izan zen euskal giro batean. Parte hartzaileak loriatuak eta antolatzaileak kontent, beraz milesker bolondres guzierieta fite arte. Mendietan ere, Euskaraz!
Euskal Haziak

