Collège d'Hendaye- Mars 2022
| 20 Avril 2022
SEIGARRENAK FILM LABURREN BIKOIZKETAN
Hendaiako Saint Vincent kolegioko seigarreneko ikasle elebidunek oso proiektu interesgarria egin dute. Herri Elkargoak koordinatutako proiektu honen kari, azaroan ikasle guztiak Baionako Atalante zinemara joan ziren, film labur sorta bat ikustera.
Horren ondotik, arizale profesional bat, sei astez, kolegiora etorri da eta ikasleek film hauetako bat bikoiztu dute euskaraz. Bakoitzak pertsonaia baten ahotsa egin du, baina batzuetan, pertsonaia bera bi ikaslek bikoiztu dute.
Ikasleek biziki interesgarria atzeman dute esperientzia hau. Konturatu dira zer inportantea den ongi ahoskatzea eta behar den abiaduran mintzatzea.
Proiektua bukatzeko, lehen mailako eta seigarreneko ikasle elebidunak Hendaiako Variétés zineman bilduko dira, emaitza ikusi eta entzuteko.

