Ecole de Biarritz- Février 2022
| 20 Avril 2022
Santa Agate Miarritzen
Otsailaren 3 an, Santa Agate ospatu dugu. Miarritzeko 2. eta 3. zikloko ikasle elebidun guziekin, baita ere ikastolako haurrekin, karriketan ibili gira. Kantatuz, hiria animatu dugu jendeeri euskara zalbaltzeko. Etxez etxeko tradizioa segitu dugu, leku berezi batzuetan geldituz kantatzeko goxokien kontra. Arroka kantu taldea gurekin zen gure gidatzeko eta laguntzeko. Burasoak ere hor ziren gure sustengatzeko.
AEKtik abiatuz, gelan asmatutako bertsoa elkartearen kideei eskaini dugu. Gero, Clémenceau plazara iritsi gira mediatekatik eta Verdun karrikako Arima dendatik pasatuz. Desfilea Herriko Etxearen aitzinean bukatu dugu. Han, auzapeza eta enplegatuen aitzinean, azken notak bota ditugu. Gure eskertzeko, kanpoan askari bat eman digute eskolara itzuli aitzin.
Plazer handi bat izan da guretzat momentu hori beste eskolekin eta gure familiekin partekatzea. Presatuak gira heldu den urtean berriz hastea!
Biarritzeko Maria Saindu eskola

