Ecole de Mouguerre- Février 2022
| 20 Avril 2022
Bost zentzumenak piztu!
Mugerreko ama eskolako haurrek 5 zentzumenak landuko dituzte, urtean zehar.
Irailean, entzumenarekin hasi dira, soinu jokoekin baliatuz eta gero "hartza ehizatzera" ipuinaren istorioa grabatuz. Azaroan, usaimenarekin segitu dute. Begiak hetsirik, janari batzuk behar zituzten usaindu eta gero izendatu.
Hala nola deskubritu dute kafea, zitroina, banilla, liranja eta ozpina.
Azkenean, 2021eko urtea bukatzeko, fabrikatu dute Eguberriko usain goxo apaindura: liranja, zitroina eta pino sagarrak baliatuz. Zer usain ona Mugerreko etxeetan!
2022ko urte hastapen horretan, dastamena landuko dute eta segur naiz paradak ukanen direla eskolan gauza onak dastatzeko (salda beroa, matahami gozoak eta beste…)
Anartean, urte berri on deneri eta ez ahantz denbora hartu behar dugula gauza onak eta goxoak entzuteko, usaintzeko, dastatzeko, begiratzeko eta hunkitzeko!
Mugerreko Santa Maria eskola

