Ecole d'Halsou- Février 2022
| 20 Avril 2022
Ur zikina irazi
Nola egin daiteke ur zikina garbitzeko?
Ikasgelan ur zikina baginuen, dena kutsatua zen: lurra, tindu beltza, salboina. Erakasleak
galdetu dauku nola egin behar zen ura irazteko edo garbia eta gardena izan dadin, berriz
kanporat botatzeko.
Xekatu dugu, ideiak botatu ditugu eta azkenean errientak lagundu gaitu: ur irzai bat egin
dugu. Marie-k pikatu du ur botila baten zola. Ezarri dugu: paperezko hiru mokanes,
ikatza, harea, lurra, ikatza, harea, harrixkak, belarra. Ur zikina isuri dugu: emeki-emeki,
xortaka ur gardena isuri da.
Gure esperentzian, ikusi dugu nola ur kutsatua tratatzen ahal zen, nola irazten ahal zen.
Hiri eta herri handietan, ur araztegiak badira, hondakin-urak tratatzeko.
Maite dugu zientzietan esperentziak egitea!
Haltsuko, Maurice Harriet eskolako 2. eta 3. zikloko ikasleak

