Beskoitzeko eskola- Otsaila 2022
| 20 Avril 2022
"Aitona zaharra" klipa
2021 ko irailan, Beà±at Eyherabide Otxaldeko kantariak, proiektu bat presentatu digu, Beskoitzeko eskola guzieri.Haien CD-ko kantu baten klipa beraiekin filmatzea proposatu digu: Aitona zaharra.
Horretarako, kantua eta dantza bat ikasi ditugu. Olentzerori buruz baita, eskola bakotxak mozorro bat hautatu du: Olentzeroren jantziak, "pull de Noel" delakoak edo uharteen Eguberriko jantziak.
Azaroaren 19an, denak elkarrekin Beskoitzeko elizako plazan bildu gira, klipa filmatzeko. Olentzerok parte hartu du gurekin!
2 aste eta gero, klipa prest izan da eta denek plazerrarekin begiratu dugu!

