KILIKA haur emankizuna
KILIKA haurrendako emankizun berria. Euskarazko eduki pedagogikoetan oinarritua.
| 2025eko Irailaren 04a
2025eko apirilean hedatzen hasi zen KILIKA haurrendako emankizun berria. Euskarazko eduki pedagogikoetan oinarritua, haurrendako euskarazko eduki gabezia ikusirik ere, Kanaldude herri telebistatik esparru honetan indar egiteko hautua harturik, ondoko urteetan segida eta hau idartzeko helburuarekin. KILIKA emankizunaren sasoi berriak 5 hitzordu izanen ditu. Honen hedapena irailaren bigarrren astean hasi eta bi astetik behin, asteazkenez 11:00etan (errepikapena aste bereko igandean 10:00etan), azaroaren 5ean azken hitzordua izanen delarik.
Interesgarria irudituko zaizuelakoan, hemen duzue KILIKA emankizuna osatzen duten edukieri buruzko informazioa, baita ere kanaldude.eus web atarian hauek ikusteko loturak:
MAITEXA ETA MIRAILA:https://kanaldude.eus/programak/maitexa-eta-miraila
Erdi aroko fantasiazko mundu batean oinarritua, eduki erakargarri eta aberasgarria proposatzen du Kanalduderen ekoizpen berriak. Teknologia berriak ardatz, naturarekiko atxikimendua, eskulanak, kultura eta musika uztartuz, jakintza orokorrak partekatu eta eduki pedagogikoak proposatuko ditu.
"Maitexa bakarrik bizi da. Medieval fantasy estiloko mundu batean. Magia onartua da, baina denek ez dute erabiltzen ahal. Maitexak sendagaiak egiten ditu herritarrentzat. Egun batean miraila (ispilu) magiko bat deskubritzen du Mari bere lagunaren etxean. Mari desagertu da. Miraila piztuko da eta Maitexak ulertuko du mirailak beste errealitate batzuk erakusten ahalko dituela..."
LIBURUTEGI TXIKIA:https://kanaldude.eus/programak/liburutegi-txikia
Euskal Kultur Erakundeak lagundurik, Lukas Hiriartek sortu saioa. Hiriartek pertsonai ezberdinak antzezten ditu, ipuin eta istorio ezberdinak kontatzen dituelarik, Euskal Herriko zein haratagoko kontakizunak antzezturik.
LIBURUXKA:https://kanaldude.eus/programak/liburuxka
'Ikas' euskal pedagogia zerbitzuak ekoizturik eta Kanaldude telebistak egokiturik, hainbat ipuinen kontakizunak biltzen ditu, ipuinen irudiak eta narrazio ahots batek lagundurik.
OINARRIZKOAK:https://kanaldude.eus/programak/oinarrizkoak
'Ikas' euskal pedagogia zerbitzuak ekoizturik eta Kanaldude telebistak ahotsa jarririk, matematiken munduan murgiltzeko gai ezberdinak modu ikusgarri eta animatuetan oinarritua.
GILTZAERA:https://kanaldude.eus/programak/giltzaera
Giltzaera elkarteak eta Kanaldude telebistak elkarrekin ekoiztu saioa. Musikaren unibertsoan murgilduko gara, musikari ezberdinek hainbat instrumentu erakutsiko dizkigutelarik; instrumentuen ezaugarriak eta hauek erabiltzeko azalpenak emanez.
IXKILIM:https://kanaldude.eus/programak/ixkilim
Ihintza Bidartek aurkezturik, Kanaldudek ekoiztu saioan, etxean aurkitu ditzazkegun elementuekin eskulanak egiten ikasiko dugu.

