Euskal Haziak
bisita_haundia_baigorrin_

Bisita haundia Baigorrin !

| 2020eko Urtarrilaren 09a

Egun haundia da egun: Olentzero menditik jausten da gure ikustera etortzeko!

Horren kari, goizean, xokolatezko bixkotxa bat prestatu diogu Olentzerori plazer egin nahi baitiogu!Orduan, xokoleta eta burra hurtu ditugu, arroltzeak hautsi, azukrea eta irina pizatu eta prestakuntza guzia nahasi. Labean erre eta, bixkotxa eder bat agertu da! Goxoki ttipi batzu gehitu ditugu, izai horren alaitzeko.

Hara prest gira Olentzeroren errezebitzeko!

Arratsaldean beraz, bide luze bat egin eta, Olentzero eskolara arribatu da bisaia beltzaturik eta zaku haundi batekin. Barnean, ikatza bazen bainan ere guk idatzi dugun gutuna! Biziki kontent ginen ikustea errezebitu zuela! Berarekin mintzatu gira, kantuak kantatu ditugu, marrazkiak eman dizkiogueta gure bixkotxa eman diogu!

Bukatzeko, kanpora izan gira, bakotxari ikatza eman dauku eta gure bisaiak beltzatu ditugu.

Pasa negu goxo bat Olentzero zure mendi tontorrean











Gurekin harremanetan sar

segurtasun kodea

Euskal Haziak
DDEC
10 Frais bidea
64115 BAIONA

+33559441623

euskalhaziak [A] gmail.com