Euskal Haziak
sagarretik_sagar_jusarataa_a_

SAGARRETIK SAGAR JUSARAT…

2019ko Abenduaren 12a | UZTARITZEKO JONDONI BIXINTXO AMA ESKOLAKO ARTEKOAK ETA HAUNDIAK

Autobusez joan gira Armendaritzerat.

Han sagar ainitz bildu ditugu euripean!

Gero, sagar jusa egiterat joan gira.

Jean-Michelek botatu ditu sagarrak xehagailua deitzen den tresna batean: tresna horrek sagarrak xehatu ditu.

Ondotik, sagar xehatuak botatu ditu dolarrean: tresna hunek sagarrak tinkatu ditu eta sagar jusa ateratu da!

Azkenik, eskolarat sartu gira sagar jusa botoilekin.

Sagar jusa familiarekin jastatu dugu! Mmmmm

Milesker Jean-Michel Urruty-ri!







Ate idekitze eguna 2026ko urtarrilaren 31n

Urtero bezala ate idekitze egun amankomun bat antolatzen dugu gure sareko ikastetxeendako. Gure elkarteak komunikazio euskarriak eskaintzen dizkie eskolei (banderolak, afitxak ...). Hor duzue 2026ko urtarrilaren 31n parte hartuko duten ikastetxeen zerrenda. Orotara 37 ikastetxe izanen dira:

irakurri





Gurekin harremanetan sar

segurtasun kodea

Euskal Haziak
DDEC
10 Frais bidea
64115 BAIONA

+33559441623

euskalhaziak [A] gmail.com