Euskal Haziak
donibane_lohizuneko_ikasleak_nafarroan_gaindi

Donibane Lohizuneko ikasleak Nafarroan gaindi

2019ko Urriaren 03a | DONIBANE LOHITZUNE KOLEGIOKO IKASLEAK

Joan den iraila hondarrean Bertizen (Nafarroa) ateraldia egin dute Donibane Lohizunen diren Dona Maria kolegioko eta Urquijoko Familia Saindua eskolako ikasleek. Integrazio egonaldi hau, euskararen inguruan eraiki da. Izan ere, lehen mailako ikasle elebidunek eta kolegioan berriki sartutakoek bat egin dute Nafarroako bidean. Burasoei agurrak egin, azken besarkadak eta askatasunez beteriko hiru egun pasa dituzte haurrek.

Aktibitate ugari deskubritu dituzte bertan: kanioninga, tirolina, zuhaitzetako jokoak… Horietako gehienentzat lehen aldia izanki, emozio azkarrak bizitu dituzte. Kirolaz gain, Elizondoko (Nafarroa) errota bat bisitatu ahal izan dute. Uraren ibilbidea, kanala, eta erroten funtzionamendua ulertu ondotik, talo goxoak sukaldatu dituzte. Xanti errotazainak taloak su gainetik pasa eta xokolatez hornitu ondotik, askari ederra apreziatu dute haurrek. Tripa beterik itzuli dira Bertizeko albergera, azken gaualdiaz gozatzera.

Urtero bezala, ikasturte hasieran egiten den ateraldi huntaz loriaturik itzuli dira ikasleak zein irakasleak. Donibane Lohizuneko bi eskolen arteko harremanak azkarra izaten segitzen du: kolegioan ikasleek euskaraz ikasten segitu dezaten baitezpadako loturak indartu dira, dudarik gabe.











Gurekin harremanetan sar

segurtasun kodea

Euskal Haziak
DDEC
10 Frais bidea
64115 BAIONA

+33559441623

euskalhaziak [A] gmail.com