Haziak Mintzo
2019ko Maiatzaren 23a | AMELIA, ELENA, MIREN, AINES, MAIANA, LAURE, IBAN, XAN, TXOMIN ETA XABI
Baigorriko Donostei ikastetxeko 3.eko ikasle elebidunek sortu bertsuak, Xan Alkhaten laguntzarekin.
Doinua: Xuriko
Gerla utzi nahian
Nintzen abiatu
Ta itsaso handia
Nuen trebeskatu
Europara heltzean
Nahi integratu
Baina ez zautan nehork
Eskurik luzatu
Afrikatik uxatu
Gaitu miseriak
Utzi ditugu hango
Oihanak, mendiak
Ezagutu nahian
Pertsona berriak
Baina denek dituzte
Hetsirik begiak
Bidaia luze hori
Hain zaila, hain gogor
Helmugara heltzean
Denak ginen baikor
Etsipena uztean
Esperantza dator
Baina gure deieri
Haiek daude elkor
Familia utzirik
Gure etxeetan
Geroztik hemen gira
Guziak penetan
Gurekin mintzatzera
Jin ziren artetan
Baina herra badute
Beren bihotzetan
Guk hastean bidaia
Ginuen fedea
Untsa integratzea
Zen gure xedea
Laguntza ez ukanik
Ah zer nahigabea
Noizpait gizarte hori
Aldatuko dea?

