Euskal Haziak
baionako_kolegioa_ekaina_2022

Baionako kolegioa- Ekaina 2022

| 2022ko Ekainaren 24a

LARGENTE ikastetxea

2022ko ekainaren 7a

Largente ikastetxeko CM2ak eta 6.ak gara, Xan, Enea, eta Maya deitzen gara. Enea

CM2an da, Xan eta Maya aldiz 6.ean.

Goizean Manu animatzailearekin egon gara. Manu Irisarriko ospitaletik etorri da.

Manuk euskal mitologiaren inguruko istorioak kondatu dizkigu: Basajaun,

Basandere, Laminak, Herensuge, Tartalo eta Mariren istorioak. Laminen

istorioarentzat Manuk ekarri zituen mozorroak eta Laminen istorioa kondatu

duelarik mozorrotu da. Manuren ipuinak interesgarriak ziren eta berari esker

euskal mitologiaren ondarea deskubritu dugu. Ondotik, bazkaldu dugu parkean eta

futbolean jolastu gara denen artean. Bazkaldu eta gero, euskara kurtso bat segitu

dugu CM2koei erakusteko nola pasatzen ziren euskara kurtsoak Largenten.

Hainbat gauza landu ditugu, entzunaren ulermena, sinonimoak eta mintzamena.

Egunaren bukaeran taldeka ezarri gara eta artikulua idatzi dugu.

Enea, Xan eta Maya











Gurekin harremanetan sar

segurtasun kodea

Euskal Haziak
DDEC
10 Frais bidea
64115 BAIONA

+33559441623

euskalhaziak [A] gmail.com