Euskal Haziak
milafrangako_eskola_maiatza_2022

Milafrangako eskola- Maiatza 2022

| 2022ko Ekainaren 24a

Denak Zirkorat!

Maiatzaren 23 eta 24ean, Bihotz Sakratua ama eskolako 56 ikasleak Aire-Sur-Adour-era joanen dira Zirko ikastaldi baten egiteko.

Bi egunez, gure haurrek oreka, eskuketa eta mugimenduak landuko dituzte. Bakarka, binazka edotaldeka bainan beti ausartzeko eta hobetzeko nahiarekin.

Denentzat aukera izanen da, martxoan zehar Andrea eta Andonirekin (Oreka zirkokoak) deskubritu dituzten gauza guziak berriz ikustea eta teknika berriak ikastea ere bai.

Modu berean guzientzat izanen da, lagunen artean memento goxo baten pasatzeko aukera, eta etxetik kanpo lo egiteko parada ere bai!! Zer abentura!











Gurekin harremanetan sar

segurtasun kodea

Euskal Haziak
DDEC
10 Frais bidea
64115 BAIONA

+33559441623

euskalhaziak [A] gmail.com