Hiriburuko eskola- Apirila 2022
| 2022ko Apirilaren 20a
Kamishibaia korrikari buruz
CP, CE1, CE2, CM1-ekin Korrikari buruzko ipuin bat idatzi dugu euskaraz.
Horrez gain, ikasle bakoitzak ipuinaren pasarte bat ilustratu zuen orri erraldoi batean, Kamishibai (antzerki japoniar txikia) bihurtu genuena.
Kontu hau irakurtzen landuko dugu, beste klaseen aintzinean ikuskizun polit bat egiteko eta ber denboran 22. Korrika eta bere"Hitzekin" kantua aurkezteko.
Zer da Kamishibai?
Kamishibaia irudien antzerki txiki bat da, jatorri japoniarra duena. XII. mendean sortu zen.
Kaleko ipuin kontalariak harekin ibiltzen ziren haurrei ipuinak kontatzeko. Telebistak ordezkatu zuen berantago.

