Euskal Haziak
college_de_mauleon_fevrier_2022

Collège de Mauléon- Février 2022

| 2022ko Apirilaren 20a

Kolegioan kirola garrantzitsua

Gure San Frantses kolegio Mauleko hirian kokatzen da.

Ikasle hanitx jiten dira hürrüntik 3 kirol sekzio eskaintzen baitütügü.

Lehenik zaldia, Idauze Mendiko zaldiketa zentroari lotürik. 27 ikasleek formakuntza hori haütatü düe, egün oroz zaldia egiten düe.

Karate sekzioena ere badügü. 12 gaztek hautatü düe eta kolore desberdineko zintürak igaraiten dütüe bai eta ere lehiaketak.

àœrrentzeko, pelota eskaintürik da. 15 gazteek parte hartzen düe. Eüskal pelota mota desberdinak aurkitzen dütügü. Haboroenek jadanik pelota egiten dügü gure klubetan, bainan ez dütügü pilotako berezitarzün güziak ezagützen.

Hortakotz, gure kolegioan kirola garrantzitsu baita, 2021eko setemearen 24an, San Frantses kolegio eta lizeoko ikasleak eta erakasleak joan gira Iratira.

150 bat gazte eta 20 bat gehitü autobüses partitü gira goizan.

Harat heltü ondoan, ibiladi goxo bat egin dügü, oroek algarrekin, bazterrak miratü dütügü. Bortüa eder zen, denbora argi, ekhia gora, zelüa urdin, lekaxina zonbait senden bazterrean, zaldiak, ardiak eta behiak alhan.

Segitzeko, denek jan dügü etxetik edo jantokitik hartü bazkaria. Baskaltü ondoan, taldeka, 6.etik terminalarat nahasirik, erakasleekin, jokoak egin dütügü hobeki algar ezagützeko. Sagarren joküa, hurraren joküa, soka tira…

àœrrentzeko, Maulera berritz ützüli gira, begiak zorrotz, ekhi kolpe zonbaitekin, arrapartitzeko prest!

Mauleko San Frantses kolegioko 6 et 5. elebidunek











Gurekin harremanetan sar

segurtasun kodea

Euskal Haziak
DDEC
10 Frais bidea
64115 BAIONA

+33559441623

euskalhaziak [A] gmail.com