Euskal Haziak
garaziko_eskola_urtarrila_2022

Garaziko eskola- Urtarrila 2022

| 2022ko Apirilaren 20a

Abendoan, Garaziko Santa Maria eskolako haur guziek Eguberri goaitatu dute aktibitate batzu

antolatuz: gela bakoitzean eguberriko korona bat eginez, izar girlanda bat, karta ttipi batzu idatziz

Garaziko zahar etxeetan diren bizidunentzat, kanpoko arbolak eta leihoak apainduz argi ttipi

batzuekin.

Orai,, urtarrilean, ihauteriak prestatzen dituzte. Mozorroturik, garaziko karrikak alaituko dituzte,

otsailaren 11-an, kantu eta dantza batzu eskainiz.

Zatozte denak haurren txalotzerat!

Garaziko Santa Maria eskola






Ate idekitze eguna 2026ko urtarrilaren 31n

Urtero bezala ate idekitze egun amankomun bat antolatzen dugu gure sareko ikastetxeendako. Gure elkarteak komunikazio euskarriak eskaintzen dizkie eskolei (banderolak, afitxak ...). Hor duzue 2026ko urtarrilaren 31n parte hartuko duten ikastetxeen zerrenda. Orotara 37 ikastetxe izanen dira:

irakurri






Gurekin harremanetan sar

segurtasun kodea

Euskal Haziak
DDEC
10 Frais bidea
64115 BAIONA

+33559441623

euskalhaziak [A] gmail.com