Donazaharreko eskola- Urtarrila 2022
| 2022ko Apirilaren 20a
Eskolako azken eguna Eguberriko bakantza aintzin, eskolara zaku gabe jin ginen. Eskolako haur guziek elkartzeko beharra sentitzen ginuen. Beraz andereà±oek desafio bat proposatu ziguten:eguerdiko bazkaria kozinatzea Eguberriko besta giroan urtea bukatzeko.
Gure helburua betetzeko, eskolako ikasleak hiru taldetan partekatuak ginen. Gela bakoitzak helburu bat bazuen: ama eskolakoak desertetaz okupatu behar ziren, CP eta CE1-koak sartzeetaz eta guk CE2 eta CM-koek plater nagusia prestatu ginuen. Ama eskolakoen gela ostatu eder bat bilakatu zen. Eguberriko apainketekin eta mahai oihal ederrekin, zoin goxo zen denak elgarrrekin elkartzea kantatzeko eta bazkaria partekatzeko. Egun berezi hori gure orroitzapenetan atxikiko dugu eta espero dugu holako beste egun batzuk biziko ditugula.
Donazaharreko San Mixel eskolako CE2 et CM-koak

