Euskal Haziak
diferenta

Diferenta

Euskaraldia 2020 Azkaine, Zuraide, Haltsu eta Kanboko eskoletako ikasleak

| 2020eko Abenduaren 04a

Euskal Herrian bizi zen famili bat, mendian, erretiratua. Familia hortan bost haur ziren: Eguzki, Lutxo, Joan, Luma eta Nerea. Lau haur zaharrenek euskara eskolan ikasi zuten bainan Nereak, gazteenak, ez.

Garai zaila zen Euskal Herrian eta euskara mintzatzea debekatu zuten. Nereak nola ikasiko ote du euskara?

Nereak ez du nahi diferenta izan eta nahi du ulertu bere anaiak eta ahizpa xuxurlatzen dutelarik euskaraz. Jende gehiagorekin nahi du mintzatu.

Lutxo, zaharrenari biziki gustatzen zaio sukaldatzea. Beraz elikagaien izenak eta errezetak prestatzean, euskara ikastea proposatu dio. Joanek, ez duelarik eskolarik, ardiak atxikitzen ditu. Bere arrebari erraiten dio:

" Pentzean naizelarik beti Euskal kantuak kantatzen ditut. Zatoz nerekin eta ikasiko dizkizut. Lehena, "Euskaraz bizi nahi dut" izango da. "

Egun batez, ardiak zaintzen zituztelarik, beren xakurra saingaka hasi zen. Nerea eta Joan kantatzetik gelditu ziren eta Joanek bere arrebarik erran zion: "Zoaz ikusterat Pinttok zer duen!"

Nerea lasterka joan zen eta Pintto harpe baten sargiaren aintzinean atxeman zuen. Harpearen zilotik ardi bat galdua marraka entzuten zen. Nerea ardia ateratzen laguntzeko harpean sartu zen. Ardiaren ondorat heltzearekin, paper bat lurrean ikusizuen. Bildu zuen: altxorraren karta bat zen!

Nerea harritua altxorraren bila joaitea deliberatu zuen. Oihana zeharkatzean, etxe bat ikusi zuen. Kurios atea ideki zuen eta sartu. Sorgin bat pertza haundi batean edari baten prestatzen ari zen. Nerea ikustearekin begi gaizto batez jo zuen: Nerea mututu zen!

Orduan, sorginak erran zion:

"Orain, joanen zira altxorraren bila eta ekarriko didazu. Ondotik, berriz mintzatzen ahalko zira eta gainerat euskara gehiago menperatuko duzu."

Berehala ihes egin zuen neskak, beldurtua baizen. Ateratzean, ohartu zen mezua euskaraz idatzia zela. Nola irakurtuko zuen karta?

Pintto xakurrari papera bat lotu zion, Eguzki eta Lumaren laguntza galdetzeko. Etxean, bi neskak ohartu ziren zerbeit gaizki zela eta joan ziren Nerea ikusterat: xakurrari esker bidea atxeman zuten. Euskarazko liburua hartu zuten eta beren ahizpari eman zioten.

Nerea berriz itzuli zelarik, sorginari eman zion altxorra: liburu barnean zen sosa pieza bat.

"- Oh, milesker, neska! Liburu horrek badu kantu bat, kantatzen ahal didazu? Orai, hitza atxikiko dut: kanta ezazu liburuan idatzia dena.

- Bainan, nola eginen dut? Mutua naiz. "

Hasi zen kantatzen:

Bihar eta egun, euskaraz bizi nahi dut.

Nik bezala egin dezakezu zuk.

Euskaraz bizi nahi dut denetan,

Hitz egin behar da gehiagotan.

Etxean, kanpoan, eskolan,

adixkideen artean,

oihanerat joatean

eta harpean sartzean.

"- Orain badakit euskara! Orain joaten ahal naiz etxerat, milesker andere sorgina.

- Ez adiorik!"

Bost haurrak, etxean, eskolan... denetan euskaraz mintzatzen ziren, sukaldatzean eta ardiak atxikitzean. Eguzkik, Lutxok, Joanek eta Lumak erran zioten:

"Bikain! Besta egin dezagun orain! Kantatzen ahal dugu?"

"Euskaraz bizi nahi dugu!"

Ondotik pozik ziren.



MARGOKETA LIBURUXKAK SALGAI

🎄🎄EUSKAL HAZIAK SUSTENGATU!🖌Yoana Diaz-ekin partaidetzan, Euskal mitologiari buruzko margoketa liburuxkak proposatzen dizkizuegu:parada da pertsonai guztiak ezagutzeko! Haurrei eta helduei egokituak (marrazkiak finak eta xehatuak dira): irudiak bikainak dira!Gainera, urtero antolatzen dugu idazle lehiaketaren irabazleen testuak...

irakurri


Maialen Alfaroren ikusgarrien itzulia

Urtero Euskal Haziak elkarteak euskarazko ikusgarriak sareko eskola guztiei eskaintzen ditu, EKE erakundeak lagundurik!Aurten Maialen Alfarok animaturiko Itsaso Zabalera ipuin parte hartzailea aurkeztuko dugu 1. zikloko haurren...

irakurri


Haziak Bertsotan 2022

Bertsuaren inguruko lanaren bukaera Kanboko San Mixel kolegioan. Haien erakaslearekin eta bertsolari gazte batzuekin bertso saio bat izan dute kolegioko ikasleek.

irakurri


Haziak Dantzan 2022

Topaketa egun Errobi lurraldean. SFX kolegioa, San Mixel eta San Josep lizeoko ikasleak euskal dantza eta kulturaren inguruan momentu goxo bat pasatzeko elkartu dira.

irakurri






Gurekin harremanetan sar

segurtasun kodea

Euskal Haziak
DDEC
10 Frais bidea
64115 BAIONA

+33559441623

euskalhaziak [A] gmail.com