Euskal Haziak
euskaraldia_ariketa_berezi_bat_ikasleentzat

Euskaraldia : ariketa berezi bat ikasleentzat

| 2020eko Abenduaren 03a

Euskaraldian parte hartu nahi izan dugu bainan egoera berezi huntan zaila da ikasleen elgarretaratzea edo ikastetxeetan animazioak antolatzea.

Bainan aterabide bat atxeman dugu, elkar lan bat sortzeko eta lotur bat egiteko ikasleen artean 2 ariketa proposatu dizkiegu eskolako, kolegioko eta lizeoko ikasleer:

-Eskolako ikasleentzat: ipuin bat asmatu ¾ eskolen artean, ikasleen botzekin grabatu eta Euskal Haziak elkarteko web gunean ezarri beste ikastetxeekin partekatzeko.

-Kolegio eta lizeoko ikasleentzat: bideo baten bidez liburu bat irakurri eskolako haurrentzat eta web gunean ezarri beste ikastetxeekin partekatzeko.

Orotarat Euskaldiaren kari antolatu ditugun 2 ariketetan 20 ikastetxek parte hartzen dute. Euskaraldiak dinamika berri bat sortzen du eskolen artean eta erakasleak eta ikasleak kontent dira ariketa berezi hortan parte hartzea.

Milesker parte hartzen duten guzieri eta Aupa Euskaraldia!!



MARGOKETA LIBURUXKAK SALGAI

🎄🎄EUSKAL HAZIAK SUSTENGATU!🖌Yoana Diaz-ekin partaidetzan, Euskal mitologiari buruzko margoketa liburuxkak proposatzen dizkizuegu:parada da pertsonai guztiak ezagutzeko! Haurrei eta helduei egokituak (marrazkiak finak eta xehatuak dira): irudiak bikainak dira!Gainera, urtero antolatzen dugu idazle lehiaketaren irabazleen testuak...

irakurri


Maialen Alfaroren ikusgarrien itzulia

Urtero Euskal Haziak elkarteak euskarazko ikusgarriak sareko eskola guztiei eskaintzen ditu, EKE erakundeak lagundurik!Aurten Maialen Alfarok animaturiko Itsaso Zabalera ipuin parte hartzailea aurkeztuko dugu 1. zikloko haurren...

irakurri


Haziak Bertsotan 2022

Bertsuaren inguruko lanaren bukaera Kanboko San Mixel kolegioan. Haien erakaslearekin eta bertsolari gazte batzuekin bertso saio bat izan dute kolegioko ikasleek.

irakurri


Haziak Dantzan 2022

Topaketa egun Errobi lurraldean. SFX kolegioa, San Mixel eta San Josep lizeoko ikasleak euskal dantza eta kulturaren inguruan momentu goxo bat pasatzeko elkartu dira.

irakurri






Gurekin harremanetan sar

segurtasun kodea

Euskal Haziak
DDEC
10 Frais bidea
64115 BAIONA

+33559441623

euskalhaziak [A] gmail.com