"Urruntzeaz baliatu hurbiltzeko", Irakaskuntza Katolikoko euskarazko irakasleen sartzea
| 2020eko Irailaren 09a
Konfinamendu garaian, hala beharrean, Irakaskuntza Katolikoko irakasleek, besteek bezala, behar izan dute beren ikasletarik urrun lan egin, eta denbora berean familiekin lotura azkartu, karrika bazterrean nehor ez uzteko xedearekin…
Distantzia neurri berri horrek ainitz irakaspen ekarri ditu gure eskoletara, eta oraitik goiti, gure irakasteko manerak berritu behar genituela argi atera da!
Hortaz gain, euskarari dagokionez, etxean batere entzuten ez duten haurrek hutsune haundi bat senditu dute primadera eta uda huntan, eta ondorioz irakaslek grià±a horrekin hasi behar izan dute eskola urte hau.
Arrazoin horien gatik, eskola, ikaslea eta familiaren arteko harreman edo lotura hori nahi izan dugu bereziki landu sartzeko pedagogia egun huntan, iragan astezkenean, buruilaren 9an:
"Nola egin euskararen ikaste prozesua ez dadin bakarrik eskolaren kondu gelditu? Nola sarrarazi aitamak prozesu hortan, bereziki hizkuntzaren jakintza murritza dutenean?"
Ekarpen mota desberdinetan finkaturik (buraso eta irakasle zonbeiten lekukotasunak eta Maite Lagrenade ikerlariaren lanak besteak beste), lehen mailako irakaslek eztabaidatu dute goiz osoan Itsasun, proposamen desberdinak eginez.
Arratsaldean, bigarren mailako irakaslekin batera, dituzten euskarazko eskaintza desberdinak aurkeztuak izan zaizkie: ikas-en argitalpenak, Dudaken formakuntza saio bat euskarazko ohizko "petto"en zuzentzeko, geletan lan egiteko prest diren kultur eragile zonbeit eta Euskal unibertsitateko euskarazko formakuntza eskaintza desberdinak.
Sartze nahasi huntan hola nahi izan dugu abiatu, giro goxo batean, garai dudakor hunek dakarren galderak erakargarriak bihurtuz, testu inguru berriari aurre egiteko egin ahala baikor!



