Euskal Haziak bideo klipa
| 2021eko Otsailaren 01a
Elkartearekin erabaki dugu bideo klip bat egitea. Bideo elebidun huni esker XXI garren mendean euskararen jakitea garrantzitsua dela erakutsi nahi izan dugu. 8 minutako bideo huntan ikusiko duzue zer leku duen Euskarak erakaskuntza katolikoan murgiltze edo elebidun sisteman. Hori aipatzekoIkasle, erakasle, buraso, ikasle ohi eta zuzendarien lekukotasunak bildu ditugu ardatz hauen inguruan:"Euskaraz bizi", "Euskaraz eta Euskara ikasi" eta "Euskaraz lan egin". Aldudarrak bideo elkarteko teknikalariekin lan egin dugu eta grabaketak udazken eta negu huntan eginak izan dira.
Bideo klipa huntan parte hartu duten '"aktore" guziak eskertu nahi ditugu baita ere ALDUDARRAK BIDEO Elkartea. MILESKER!!
