Euskal Haziak
maialen_alfaroren_ikusgarrien_itzulia

Maialen Alfaroren ikusgarrien itzulia

| 2023ko Urriaren 26a

Urtero Euskal Haziak elkarteak euskarazko ikusgarriak sareko eskola guztiei eskaintzen ditu, EKE erakundeak lagundurik!

Aurten Maialen Alfarok animaturiko Itsaso Zabalera ipuin parte hartzailea aurkeztuko dugu 1. zikloko haurren zorionerako.

Izen bereko liburuan inspiraturik, txikiak eta handiak bidaiaraziko ditu!

Urriaren 10an hasi zen lehen ikusgarria Donibane Lohitzunen, Urquijo eskolan. Emankizunen itzulia segitu dugu, azkaine, aiherra, sara, hazparne, uztaritze eta hendaiako eskoletan beste 11 ikusgarri emanez.

Urte bukaera aintzin, Euskal Herriko eskola elebidun katolikoei, 37 ikusgarri eskainiko dizkiegu orotara.



MARGOKETA LIBURUXKAK SALGAI

🎄🎄EUSKAL HAZIAK SUSTENGATU!🖌Yoana Diaz-ekin partaidetzan, Euskal mitologiari buruzko margoketa liburuxkak proposatzen dizkizuegu:parada da pertsonai guztiak ezagutzeko! Haurrei eta helduei egokituak (marrazkiak finak eta xehatuak dira): irudiak bikainak dira!Gainera, urtero antolatzen dugu idazle lehiaketaren irabazleen testuak...

irakurri


Haziak Bertsotan 2022

Bertsuaren inguruko lanaren bukaera Kanboko San Mixel kolegioan. Haien erakaslearekin eta bertsolari gazte batzuekin bertso saio bat izan dute kolegioko ikasleek.

irakurri


Haziak Dantzan 2022

Topaketa egun Errobi lurraldean. SFX kolegioa, San Mixel eta San Josep lizeoko ikasleak euskal dantza eta kulturaren inguruan momentu goxo bat pasatzeko elkartu dira.

irakurri






Garai berri bat!

Euskal Haziak elkarteak eta Irakaskuntza Katolikoak atsegin haundi batekin hartzen du atzo legebiltzarrean bozkatua izan den eskualdeko hizkuntzen aldeko lege berria; Azkenean ezagupen ofizial bat gure hizkuntzarentzat! Milesker Paul Molac diputatuari eta hemengo hautetsieri (V. Bru, M. Brisson…) bultzada hau emanik gelditu gabe....

irakurri


Gurekin harremanetan sar

segurtasun kodea

Euskal Haziak
DDEC
10 Frais bidea
64115 BAIONA

+33559441623

euskalhaziak [A] gmail.com