Euskal Haziak
xalbat

Xalbat

Uztailaren 8an Itsasun

| 2021eko Uztailaren 20a

Gaur elkartu gira erakasle, zuzendari edo elkarteko kide gisa zure agurtzeko bainan uste dugu lankide baino gehiago euskararen hedatzearen eta etorkizunaren bidean, bideko kide izan girela eta segituko dugula.

Eskertu nahi zaitugu sortu, bultzatu, eraiki dituzun proiektu guzientzat irakaskuntza katolikoan euskarari behar zion lekua emaiteko.

Erakasle 4 eskoletan, animatzaile udako egonaldietan, elebidun saileko arduraduna irakaskuntza katolikoan eta beste hainbeste ardura hartu dituzu euskararen erabilpena lau haizetara hedatzeko.

Erran behar da ere orroitzapen ederrak utzi dituzula han eta hemen… Baigorriko ikasle ohiak orroitzen dira "deux chevaux" batekin heldu zinela eskolaratedozure bi pottokekin zuk erraiten zinuen bezala….

[……]

Orroitzapen onak utzi dituzu pastu ziren leku guzietan… langile seriosa izanki ere bazinakien behar zen momentuetan plazerra hartzen zure lankide edo ikasleekin.

Azken urteetan, gure artean, langile amorratua izan ere lankide eta elkarteko kide paregabea izan zira Xalbat. Beti zuzena, beti umore onean eta beti bihotz onekoa.

Zuk eman indarra ez dugu sahutuko eta segituko dugu gure leku desberdinetatik zuk eraiki bidea segitzen.

Bihotz bihotzetik Milesker Xalbat

Besarkada haundi bat eta agian ondoko urteetan berritz kurutzatuko gira.

Eskerrik anitx, milesker Xalbat

Itsasun aitamakin

hizkuntza maitatu,

Zuraiden ta Baigorrin

mintzaira hedatu,

DDEC Baionan

euskara garatu,

eta EEPn orain

lan hori jarraitu.

Segizu bide hortan

eskuan makila,

euskara sustengatuz

gaur arte bezala,

egin behar den lana

hain baita zabala.

Bide on zuri Xalbat

ta on dagizula!

Gure taldean zira

langile abila,

zurekin lan a(r)itzea

diogu goxo dela.

Orain lan berri hori

atsegin zaitala.

Bihotzetik dautzugu:

"Xalbat, esker mila!"

Euskal Haziak elkartea eta irakaskuntza katolikoko euskarako erakasleak



MARGOKETA LIBURUXKAK SALGAI

🎄🎄EUSKAL HAZIAK SUSTENGATU!🖌Yoana Diaz-ekin partaidetzan, Euskal mitologiari buruzko margoketa liburuxkak proposatzen dizkizuegu:parada da pertsonai guztiak ezagutzeko! Haurrei eta helduei egokituak (marrazkiak finak eta xehatuak dira): irudiak bikainak dira!Gainera, urtero antolatzen dugu idazle lehiaketaren irabazleen testuak...

irakurri


Maialen Alfaroren ikusgarrien itzulia

Urtero Euskal Haziak elkarteak euskarazko ikusgarriak sareko eskola guztiei eskaintzen ditu, EKE erakundeak lagundurik!Aurten Maialen Alfarok animaturiko Itsaso Zabalera ipuin parte hartzailea aurkeztuko dugu 1. zikloko haurren...

irakurri


Haziak Bertsotan 2022

Bertsuaren inguruko lanaren bukaera Kanboko San Mixel kolegioan. Haien erakaslearekin eta bertsolari gazte batzuekin bertso saio bat izan dute kolegioko ikasleek.

irakurri


Haziak Dantzan 2022

Topaketa egun Errobi lurraldean. SFX kolegioa, San Mixel eta San Josep lizeoko ikasleak euskal dantza eta kulturaren inguruan momentu goxo bat pasatzeko elkartu dira.

irakurri





Garai berri bat!

Euskal Haziak elkarteak eta Irakaskuntza Katolikoak atsegin haundi batekin hartzen du atzo legebiltzarrean bozkatua izan den eskualdeko hizkuntzen aldeko lege berria; Azkenean ezagupen ofizial bat gure hizkuntzarentzat! Milesker Paul Molac diputatuari eta hemengo hautetsieri (V. Bru, M. Brisson…) bultzada hau emanik gelditu gabe....

irakurri


Gurekin harremanetan sar

segurtasun kodea

Euskal Haziak
DDEC
10 Frais bidea
64115 BAIONA

+33559441623

euskalhaziak [A] gmail.com