Euskal Haziak
haziak_idazleren_epaimahaiak

Haziak idazleren epaimahaiak

Gure ipuin idazle lehiaketa bukatua da. Arrakasta handia izan da: 66 testu errezebitu ditugu!

| 2024ko Ekainaren 04a

Aurten, gure lehiaketa ezagunarazteko asmoz,epaimahai kide horiek gomitatu ditugu:

Maia Etchandy: EKE erakundeko Kultura bitartekaritzaren arduraduna

Battit Coyos: Irakasle, idazle, ikertzaile eta euskaltzaindiako kidea

Paxkal Bourgoin: Irakaslea, idazlea eta marrazkilaria

Josiane Aguerre- Valencia: Irakaslea, musikalaria eta idazlea

Elise Dilet: IKAS zentroko dokumentalista eta idazlea

Plazer handi batekin ikasleen testuak zuzendu dituzte!

Urtero bezala, testu irabazleak Herria egunkarian argitaratuak izanen dira uda-n!





Haziak Idazle Emaitzak

Haziak Idazle lehiaketaren irabazleak azkenean ezagunak dira ! Bakarka edo taldeka, 3. eta 4. Zikloko ikasleek idazlan politak sortu dituzte. Goresmenak irabazleeri eta parte hartzaile guzieri !

irakurri



Haziak Idazle 2020 Irabazleak

8 ikastetxetako 80 ikaslek parte hartu dute Haziak Idazle 5. garren edizioan.Milesker eta biba zuek!Sailkapena eta irabazdunen izenak bideo ttipi huntan atxemanen dituzue:Heldu den urte arte! ...

irakurri


2019ko sari emaitea

Joan den urtean egina izan zen lehen aldikotz. 2019an ere, sari emaite gaualdi bat iragan da Itsasuko Gaztetxea gelan, ekainaren 25ean, arratsez.Irabazle gehienak hor ziren, beren familia, erakasle eta zuzendariekin. Euskal Haziak elkarteko lehendakariak eta bulegoko kide batek hitz ttipi bat egin dute irabazleak eta parte hartzaileak eskertzeko, epaimahaia eskertzeko, baita ere...

irakurri


HAZIAK IDAZLE IRABAZLEAK

Epaimahaiak anonimoki testuak irakurri eta gero, sailkapena egin dute.100 testu inguru ukan ditugu edizio eder hunentzat. Irabazleak, beren familia, erakasle eta zuzendariarekin gomit dira, EKAINAREN 25ean, Itsasuko "GAZTETXEA" gelan, sari banaketa gaualdi batentzat.Izenak eman 0559441623 zenbakira deituz, edo euskalhaziak@gmail.com mail-era...

irakurri


HAZIAK IDAZLE IRABAZLEAK

Testuen idazteko holako argazkietarik abiatu dira (photozamoa)

Epaimahaiak anonimoki testuak irakurri eta gero, sailkapena egin dute.

irakurri


Gurekin harremanetan sar

segurtasun kodea

Euskal Haziak
DDEC
10 Frais bidea
64115 BAIONA

+33559441623

euskalhaziak [A] gmail.com