HAZIAK IDAZLE 2024 !
Euskal Haziak elkarteak urtero antolatzen duen ipuin idazketa lehiaketa abiatu da ! Aurten, 9. Edizioa da !
| 2024ko Urtarrilaren 26a
NORI ZUZENDUA?
Eskola, kolegio eta lizeo elebidunetako ikasleek parte har dezakete lehiaketa horretan.
Lanak bakarka edo taldeka egin daitezke.
Lehiaketa horretan 4 sail badira:
3. zikloa (CM1 – CM2 – 6.), 4. zikloa (5.- 4. – 3.) eta 5. Zikloa (2. – 1. – Terminala) eta gurasoen/ helduen saila.
Izan ere, CM1etik Terminalera geletan diren ikasleek lehiaketa horretan parte hartzen ahal dute, baita ere helduek!
ZEIN HELBURU DU EGITASMOA HORREK?
-Ikasle bakoitza hizkuntzaren ikasketan lagundu, idatziaren ekoizpena garatuz.
-Ikaslearen irudimena eta idazteko gogoa sustatu.
-Euskaraz irakasten duten irakasleen arteko lotura indartu, lehen eta bigarren mailaren arteko elkarlana bultzatuz, zikloka lan eginez.
-Irakaskuntza katolikoko sail elebiduna argitara eman.
-Euskal haziak elkartea ezagutarazi
AURTENGO GAIA: HITZA AHOAN
Aurten, hitz arraroak, hitz galduak eta hitz bakanak erabili beharko dituzte gure idazleek!
EPEA + EMAITZAK
-2024ko apirilaren 12a, ostirala: Azken epea, lanak Euskal Haziak elkarteari helarazteko, mailez (euskalhaziak@gmail.com) edo erakasleen bidez.
-2024ko ekainaren 7an, ostirala: Sarien banaketa Euskal Haziak elkarteak antolatzen duen animazionean.
👈ðŸÂÂ"👆 Xehetasun guztientzat PDF loturan klikatu! 👈ðŸÂÂ" 👆
Berantetsia gira zuen sorkuntzak irakurtzeko eta deskubritzeko!