Euskal Haziak
ate_irekitzeak_2020ko_otsailaren_8an

Ate irekitzeak 2020ko Otsailaren 8an

Portes ouvertes le 8 février 2020

| 2020eko Urtarrilaren 24a

Elebitasunak munta handia badu irakaskuntza katolikoan. Ikastetxe (eskola, kolegio eta lizeo) anitzek elebitasuna eskaintzen diete ikasleei lau hizkuntzen artean, frantsesaz gain: euskara, ingelesa, espaà±ola eta okzitaniera.

2020an euskarari dagokionez, 17178 ikasleetarik 3575 elebidunean dira Ipar Euskal Herrian.

ZENBAKI NAGUSIAK (balio erlatiboak)

Eskolak: 6751 ikasleetarik 2 434 elebidun dira (%36a); elebidun hauetarik 529 murgiltze siteman dira.

Kolegioak: 5491 ikasleetarik 916 elebidun dira (% 17a)

Lizeoak: 2571 ikasleetarik 225 elebidun dira (% 4.5a)

ZENBAKI NAGUSIAK (balio absolutuak)

Eskolak: 49 eskoletarik 32 elebidun dira;

Kolegioak: 18 kolegioetarik 13 elebidun dira

Lizeoak: 13 lizeoetarik 5 elebidun dira

Aurtengo ate-irekitze eguna 2019ko otsailaren 08an larunbatarekin (goizez) iraganen da 28ikastetxetan.

Hona, sarez sare, "irekiak" izanen diren ikastetxe guziak:

BAB:

o Angeluko Stella-Maris ikastetxea

o Hiriburuko Jondoni Petri eskola

o Miarritzeko Santa Maria eskola

o Miarritzeko Immaculée Conception kolegioa,

Errobi:

o Haltsuko Maurice Harriet eskola,

o Kanboko Santa Maria eskola,

o Kanboko San Mixel Garikoitz kolegioa,

o Zuraideko Bihotz Sakratua eskola,

o Uztaritzeko Jondoni Bixintxo eskola

o Uztaritzeko San Frantses Xabier Kolegioa

o Ezpeletako Jondoni Extebe eskola

Hazparneko lurraldea:

o Aiherrako Sortzez Garbia eskola,

o Beskoitzeko Jondoni Bixintxo eskola,

o Hazparneko Santa Teresa eskola,

o Hazparneko Ursuia kolegioa,

Urdazuri:

o Senpereko San Josep eskola

o Senpereko Arretxea kolegioa

Xiberoa eta Baxenabarre:

o Aldudeko Mendi Alde eskola

o Baigorriko Donostei ikastetxea (eskola eta kolegioa)

o Donapauleko Etchecopar ikastetxea (eskola eta kolegio)

o Donibane Garaziko Maiorga kolegioa

o Donibane Garaziko Santa Maria eskola

o Ortzaizeko San Mixel eskola.

o Mauleko San Frantses kolegioa

o Mauleko Jeanne d'Arc eskola

o Donazaharreko San Mixel eskola





2018ko ate idekitze eguna

Otsailaren 03an iragan da. Komunikatzeko, hauek baliatu ditugu: • Banderolak: ikastetxe bakotxak bat ukanez, baita ere bat sare bakoitzean. Urte huntan ez dugu berririk egin, baina "3" zenbakia banatu dugu.·Hedabideak: Prentsa dozierra bat igorria izan da hedabide guzieri. Publizitatea irrati, egunkarietan atera da, artikulu edo emankizunak ukanez, baita ere guk...

irakurri




Gurekin harremanetan sar

segurtasun kodea

Euskal Haziak
DDEC
10 Frais bidea
64115 BAIONA

+33559441623

euskalhaziak [A] gmail.com