Euskal Haziak
2023ko_ate_idekiak_

2023ko ate idekiak !!

Gure sareko ikastetxeek haien ateak/bortak zabalduko dituzte, urtarrilaren 28an , larrunbat/neskenegün goizean!

| 2023ko Urtarrilaren 09a

Urtero bezala, ikastetxe pribatu katoliko elebidunek ate idekitzeak antolatzen dituzte.

Gurasoendako parada da erakasleak ezagutzeko eta haien ikastetxeen proiektuak eta baloreak ulertzeko.

Irakaskuntza elebidunarekin lotuak diren galdera guzien pausatzeko eta zalantza batzu argitzeko parada de ere bai.

Aurten, establezimendu gehienek urtarrilaren 28an irekiko dituzte ateak, goizez.

Hemen parte hartzen duten ikastetxeen zerrenda:

BAB:

·Miarritzeko Santa Maria eskola,

-Angeluko Stella Maris lizeoa

·Arbonako Jondoni Laurendi eskola

Errobi:

·Ezpeletako Jondoni Extebe eskola

·Haltsuko Maurice Harriet eskola

·Itsasuko San Josep eskola

·Kanboko Santa Maria eskola

·Larresoroko San Martin eskola

·Zuraideko Bihotz Sakratua eskola

·Uztaritzeko Jondoni Bixintxo eskola

·Kanboko San Mixel Garikoitz kolegioa

Hazparneko lurraldea:

Aiherrako Sortzez Garbia eskola,

Beskoitzeko Jondoni Bixintxo eskola,

Urdazuri:

·Senpereko San Josep eskola

·Urrunako San Frantses Xabier eskola

·Donibane lohitzuneko Dona Maria kolegioa

·Senpereko Arretxea Kolegioa

·Donibane lohitzuneko San Tomas Akinokoa

Xiberoa eta Baxenabarre:

·Altzaiko San Luis eskola

·Aldudeko Mendi Alde eskola

·Donazaharreko San Mixel eskola

·Ortzaizeko San Mixel eskola

·Baigorriko Donostei ikastetxea (eskola eta kolegioa)

·Donapaleuko Etxekopar ikastetxea (eskola eta kolegioa)

·Donibane Garaziko Santa Maria eskola

·Donibane Garaziko Maiorga kolegioa

·Mauleko San Frantses kolegioa

Besteentzat, ez izan dudarik haiekin harremanetan sartzeko, datak jakiteko: https://euskalhaziak.eus/reseau





2018ko ate idekitze eguna

Otsailaren 03an iragan da. Komunikatzeko, hauek baliatu ditugu: • Banderolak: ikastetxe bakotxak bat ukanez, baita ere bat sare bakoitzean. Urte huntan ez dugu berririk egin, baina "3" zenbakia banatu dugu.·Hedabideak: Prentsa dozierra bat igorria izan da hedabide guzieri. Publizitatea irrati, egunkarietan atera da, artikulu edo emankizunak ukanez, baita ere guk...

irakurri




Gurekin harremanetan sar

segurtasun kodea

Euskal Haziak
DDEC
10 Frais bidea
64115 BAIONA

+33559441623

euskalhaziak [A] gmail.com