Elebidun izaitea, geroaren oinarri
| 2019ko Ekainaren 25a
Estatu gehienek, naturalki, elebitasuna edo ele-ainiztasuna bizi dute. Aldiz, elebakarrek gutiengoa dute. Bertzalde, aspalditik frogatua da logika eta trebetasun intelektuala elebitasunak bultzatzen dituela.
Hezkuntza Nazionalaren ebaluaketetan, elebidunek emaitza hobeak lortzen dituzte orokorki. Erran behar da elebidunen gogo zalutasun hori ez dela jatorriskoa, bainan bi mintzairen erabiltzeari esker bildua. Gainera, Claude Hagege-k dio elebidunak aipatuz "Hizkuntza desberdinen erabilpenak, gizonek beren artean dituzten mugak errexkiago gainditzen laguntzen ditu".