Euskal Haziak
euskaraz_bizi_etxean_euskararen_lehen_urratsak_etxean

Euskaraz bizi etxean – Euskararen lehen urratsak etxean

Nola eman leku gehiago euskarari etxean, haurra sail elebidunean delarik?

| 2026ko Azaroaren 17a

Euskal Haziak elkarteak eta Plazara kooperatibak tailer praktikoak proposatzen dituzte, familian entseatzeko ideia errazak ezagutzeko, euskaraz mintzatzen ez bazarete ere.

Ordu eta erdiz, familian egiteko jokoak, elkarrekin irakurtzeko liburuak, eguneroko ohituretan sartzeko hitzak eta euskarazko ateraldiak egiteko ideiak partekatuko ditugu. Zuen haurraren ibilbide elebiduna hobeki ulertzeko, galderak pausatzeko eta beste familia eta irakasleekin solastatzeko parada ere izanen da.

Tailerrak frantsesez iraganen dira, euskarazko hitz batzuekin. Bereziki sail elebiduneko haurren burasoei zuzenduak dira. Aitatxi-amatxiak, hurbilekoak eta irakasleak ere ongi etorriak dira.

Zikloko azken tailerra

2026ko azaroaren 17an, asteartez, 19:00etan, Hazparneko Sainte-Thérèse eskolan.


2026ko HAZIAK IDAZLE GAUALDIA

2026. urteko Haziak Idazle edizioari amaiera eman genion aurreko ekainaren 9 gauean, Uztaritzeko San Josep lizeoan antolaturiko gaualdian. Aurtengo Haziak Idazle lehiaketa 11.edizioa izan da eta 69 testu bikain jaso ditugu. Orotara, 200 ikasle inguruk parte hartu dute. Testu guzti horietatik irabazleak aukeratu ahal izateko, 4 epaimahaikide zoragarri izan ditugu: Aurelia Arkotxa, Elise Dillet, Battit Coyos eta Paxkal Bourgoin.

irakurri





"METALAREN AHOA" IKUSGARRIA

Sartzea dagoeneko gibelean utzi dugu eta hasi gira eguberriko datetara hurbiltzen. Hilabete hauetan zehar Euskal Haziak elkarteak hainbat proiektu eraman ditu aitzinera, horietako bat urtero antolatzen dugun ikusgarria izanik. Aurtengo kasuan “Metalaren Ahoa” deituriko ikusgarria jaso dute gure...

irakurri



NIRE EGUNA afixa

Elebidunean edota murgiltzean diren beste sareekin batera proiektu berri bat aurkezten dizuegu: "nire eguna" afitxa.

irakurri



Gurekin harremanetan sar

segurtasun kodea

Euskal Haziak
DDEC
10 Frais bidea
64115 BAIONA

+33559441623

euskalhaziak [A] gmail.com