2026ko HAZIAK IDAZLE GAUALDIA
2026. urteko Haziak Idazle edizioari amaiera eman genion aurreko ekainaren 9 gauean, Uztaritzeko San Josep lizeoan antolaturiko gaualdian. Aurtengo Haziak Idazle lehiaketa 11.edizioa izan da eta 69 testu bikain jaso ditugu. Orotara, 200 ikasle inguruk parte hartu dute. Testu guzti horietatik irabazleak aukeratu ahal izateko, 4 epaimahaikide zoragarri izan ditugu: Aurelia Arkotxa, Elise Dillet, Battit Coyos eta Paxkal Bourgoin.
| 2026ko Ekainaren 11a
Horra hemen 2026 urteko Haziak Idazle lehiaketaren irabazleak:
●3.zikloa – bakarka:
- Irabazlea: Xabina Lapeyrade
- Bigarrena: Mattin Etcheverry
●3.zikloa – taldeka:
- Irabazleak: Eline Puyfaucon eta Lorena Murillo
- Bigarrenak: Eden Jovanovic, Darko Jovanovic, Unai Moujica, Aintzane Irazu Biscay, Unai Haristoy eta Zélia Garcia
●4.zikloa – bakarka:
- Irabazlea: Leire Alfaro
- Bigarrena: Oihana Erramouspe Moussou
●4.zikloa– taldeka:
- Irabazleak: Juliana Paulerena eta Marina Ardantz
- Bigarrenak: Urko Recarey, Unai Izaguirre eta Markel Fajardo
●5.zikloa– taldeka:
- Irabazleak: Idoia Duperou eta Maixa Etchart
●Helduen kategoria – bakarka:
- Irabazlea: Cristine Paulerena
Mila esker parte hartzaile guztiei, zuen istorio guztiekin euskarazko idazketa sustatzeagatik!

